XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau handi haren azkena gertu zegoela esaten hasi zitzaigunerako etsipenak jota geunden; halaxe, oraindik barruan nuen negu ilun batek eraman ninduen zamarrote lodia jantzita ibaiertzeko espigoira.

Arrain bila edo kainaberaz jantzita etortzen den asko somatu nuen; suertatzen dena baita gure herriko ibai hau, ibai izatez gainera, muga dela, ur tira hau adakadabra historiko baten eraginez mugarri busti eta mugikor bihurtu zitzaigula.

Harri handiz eraikitako espigoian ibaia zaintzen zeudela iruditu zitzaizkidan kainaberak hizketan ari ziren, hitz-apal, hor aspaldidanik desagertuak diren izokiak ez izutzeko ahots-galga aproposa, eta neu ere zaratarik gabe eseri nintzen harri gainean; behin batean goardiazibilak ilunbe gorrian nindoala linternargi baten fokoak aurpegiratzerakoan bertan: , esan zidan inguru berean, hain xuxen.

Hortik berritu zidaten fitxa zaharra.

Beteko dira bi urte Sanextebanetan.

Nik neuk ez nuen orain espigoira heldu besterik egin, eta kieto!, haientzat harri gerta nadin.

Hamarren bat minutu barru heldu zen argi ausart eta lotsagabeak gidatuta kotxe bat, eta ikusi ahal izan nituen neuk gizonak niri begira, neuk kotxearekin zerikusirik banu bezala, eta bitartean neuk ere zenbatu nituen kuriosoak: bi azken kainaberan, eta bana beste lauetan!....

Bazirudien argi honen zain zeudela bakoitzak bere txirrikaz amu gorria () jasotzeko; bitartean, ilunbe hotz eta hezean nabari genuen etorri berria zen kotxea zahartxoa zela, pistoien kolpe baldar eta desegokiak entzun baikenituen, eta itzaltzerakoan, berriz, zaratatsu eta dorpe, dardarti, ito zen.

Etorri berriak argiak itzali zituen berehala; (...).